Natura Ondarea Kontserbatzeko Legea adostu dute Jaurlaritzak eta EH Bilduk

2021eko irailaren 29a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzak eta EH Bilduk Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege berria adostu dute. Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen arabera, proposamenen %75 onartu dizkiete, eta «legearen alderdi asko hobetzea» lortu dute. Besteak beste, Eudelek, aldundiek eta Ingurumen Sailak koordinazio batzorde bat sortuko dute, eta aurrekontu sail jakin batzuk izango dituzte. Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos-IUko buruaren iritziz, ordea, Jaurlaritzak «aukera paregabea» galdu du «ingurumen politika indartsuen alde» egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.