Mila milioi euro fakturatu nahi ditu Ingeteamek

Urkullu Ingeteameko buruekin. BERRIA.
2022ko urriaren 6a
00:00
Entzun
BILBO. Ingeteamek mila milioi euroko fakturazioa lortu nahi du hurrengo urtean, eta 4.200 langiletik 5.000ra igaro. Adolfo Rebollo osagai elektrikoen multinazionaleko zuzendari nagusiak azaldu du plan estrategikoa espero bezala betetzen ari dela, enpresaren 50. urteurrena ospatzeko antolaturiko ekitaldian. Azaldu du 140 milioi euro inbertituko dituztela ikerketa eta garapenean. Inbertsioaren zati handi bat Sarrigurenen (Eguesibar, Nafarroa) eraikiko duen laborategira bideratuko du.

Rebollok elektrifikazioaren defentsa sutsua egin du. «Gaur egun ez da beharrekoa industrian hidrokarburoak erabiltzea, ezta tenperatura beroak lortzeko ere». Era berean, agintariei esan die konpromiso handiagoa izan beharko luketela berriztagarriekin: «Egin nahi dutela esaten da, baina ekintzak ez datoz bat hitzekin».

Ekitaldian, Ingeteamen lau fundatzaileei omenaldia egin diete. Iñigo Urkullu lehendakariak itxi du ekitaldia, eta enpresa «sustraitze eredu» dela goratu du. Ingeteamek euskal gizarteari ekarpena egiten diola nabarmendu du, eta ez bakarrik enplegua sortuz, «baizik eta gizarte erantzukizun korporatiboan inplikatuz». Ingeteamek 25 herrialdetan ditu plantak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.