Bazterkeria jasan dutenek testigantzak emango dituzte Gipuzkoako eskoletan

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Bazterkeria jasan duten hainbat pertsona lekukotasunak ematera joango dira ikastetxeetara, Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu duen egitasmo bati atxikita. Migratzaileei, ijitoei, elbarriei eta LGTBI kolektiboetako pertsonei emango diete hitza. Herrialdeko hamar eskolatan hasiko dira proiektuarekin, Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan. Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olanok esan du irizpide «kritikoak» eman nahi dizkietela ikasleei, «populismoen» aurkakoak: «Aniztasuna ezagutu egin behar da, ezagutzen ez dena ez delako sentitzen, eta sentitzen dena ez delako maitatzen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.