Independentisten kontra egin dute mossoek

2018ko irailaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BARTZELONA. Manifestari independentisten eta mossoen artean liskarrak izan ziren atzo Bartzelonan. Jusapol Espainiako polizien eta guardia zibilen elkarteak manifestazioa deitu zuen eguerdian, Laietana etorbidean, eta hara gerturatzeko asmoa zuten goiz-goizetik Sant Jaume plazan elkartutako 6.000 bat lagunek. Mossoak, baina,oldartu zitzaizkien, eta hainbat lagun atxilotu zituzten.

Bestalde, Oriol Junqueras ERCko presidenteak iragarri du Europako Parlamentuko hauteskundeetara aurkeztuko dela. Junqueras kartzelan dago, eta gutun bat bidali die militanteei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.