Vallsek jarraitu egingo du, PS hirugarren indar bihurtu arren

Hollande eta Valls, atzo. EFE.
2014ko maiatzaren 27a
00:00
Entzun
Frantzian «lurrikara» izan zela onartu zuen Manuel Valls Frantziako lehen ministroak. Gogor kolpatu dituzte han sozialistak Europako Parlamenturako hauteskundeek: hirugarren indarra izatera pasatu da gobernuan dagoen alderdia, botoen %14rekin, Fronte Nazionalaren eta UMPren atzetik. Hala ere, Vallsek legealdia bukatuko duela iragarri du, eta argudiatu du ez duela emaitzak hobetzeko denborarik izan duela bi hilabete lehen ministro kargua hartu zuenetik. «Gobernatzen dutenekiko eszeptizismoari» eta Francois Hollanden gobernuak egindako zerga igoerei egotzi die beherakada: «Zergak gehiago jaitsi behar dira, egoera jasanezina bilakatu baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.