Donostiako Infernuaren aldeko manifestaziora deitu dute gaurko

2020ko azaroaren 8a
00:00
Entzun
DONOSTIA. Manifestazio batera deitu du gaurko Infernua Bizirik mugimenduak: Donostiako Bulebarretik aterako da, 12:00etan, Zuen hiria ez da ipurtzulorik gabea lelopean. Joan den ostegunean Infernuko eraikinetako batetik kaleratutako bizilagunei babesa emateko eta polizia operazioa salatzeko deitu dute mobilizaziora. Ertzaintzak ostegunean hustu zuen Infernuko eraikinetako bat, eta kalean utzi zituen bertan bizi ziren baliabide urriko dozenaka pertsona. Atzo, Infernua Bizirik mugimenduak sare sozialen bidez eskerrak eman zizkien hustuketaren aurka bizilagunei babesa ematera joan zirenei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.