EBko hamahiru estatuk superabita izan zuten iaz

Defizit publikoa %0,6ra jaitsi da, eta Errumaniak eta Ziprek baizik ez dute gainditu %3ko gehienezko muga.

2019ko apirilaren 24a
00:00
Entzun
BRUSELA. Kontuak orekatzen jarraitzen dute Europako Batasuneko kide gehienek. Hazkunde ekonomikoari esker, defizit publikoa murrizten aritu dira azken urteetan, eta 2018an 99.000 milioi euroren desoreka baizik ez zuten pilatu batasuneko28 kideek, barne produktu gordinaren %0,6. 2015ean, berriz, %2,3koa izan zen defizita.

Defizitaren aurkako gerra muturrera eraman eta kontu publikoak gorritik beltzera igaro dira dagoeneko hamahiru estatu kidetan. Superabita dutenen artean daude Luxenburgo (+%2,4), Alemania (+%1,7), Herbehereak (+%1,5) eta Grezia (+%1,5). Irlandak parean bukatu du urtea, eta hamalau estatuk defizita izan dute. Aspaldiko partez, %3ko defizit mugatik behera geratu da Espainia:%2,5eko defizita du, Frantziak bezainbestekoa. Mugan edo hortik gora soilik Errumania(-%3) eta Zipre daude (-%4,8).

Herrialde batzuen defizitak eragotzi egin du zor publikoa txikitzea. Guztira, 12,7 bilioi euro zor dituzte EBko kideek, 2017an baino 135.000 milioi gehiago. Baina ekonomia gehiago handitu denez, zorraren zamaBPGaren %81,7tik %80ra txikitu da. BPGarekin neurtuta, Greziak (%181,1), Italiak (%132,2) eta Ziprek (%102,5) soilik handitu dute zorra. Frantziak2017ko zorrari eutsi dio (%98,4), eta Espainia gutxien txikitu dutenen artean dago, puntu bat baizik ez baitu jaitsi, %97,1eraino. Zor gutxien Estoniak (%8,4) eta Luxenburgok dute (%21,4).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.