Koronabirusa

Maskarak hondartzetan, zehazki paseorako

Iaz, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU.
2021eko apirilaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MADRIL. Hondartzetan maskara derrigorrez erabiltzeko legea kaleratu zuen BOE Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialak joan den astean, eta horrek hautsak harrotu ditu hainbat erkidegotan. Arau hori mahai gainean egon zen, atzo iluntzean, berriro, Espainiako Osasun Sistemaren Lurraldearteko Batzordeak. Bilera horretara araua malgutzeko edo zuzentzeko proposamen bat eraman zuen Carolina Darias Espainiako Osasun Ministroak. Zehazki, proposatu zuen hondartzetan eta igerilekuetan maskara erabiltzeko betebeharra soilik egotea paseoan ibiltzeko eta segurtasun tartea mantentzerik ez dagoenean. Osasun ministerioak landutako zirriborroaren arabera, maskara ez da beharrezkoa izango kirola egiteko edo egonean egoteko. Edizio hau ixteko orduan erabaki bathartu gabeak ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.