EAko Biltzar Nazionala egiteko bidea zabalik utzi du epaileak

Sektore kritikoak kautela neurria eskatu du bertan behera uzteko, baina epaileak ez du aintzat hartu

Maiorga Ramirez, kritikoen burua, epaitegien atarian, asteon. L.RICO / EFE.
2022ko azaroaren 19a
00:00
Entzun
GASTEIZ. EAko Biltzar Nazionalak bere bidea egingo du gaur eta bihar, Bilboko Euskalduna Jauregian. Epaileak ez du aintzat hartu EAko kritikoek biltzarra bertan behera uzteko egindako eskaera. Ebazpenean esplikatu du biltzar horretan hartzen diren erabakiek ez dutela zertan betiko izan, eta, hortaz, salatzaileek badituztela bideak haiek atzera botatzeko. Maiorga Ramirez buru dutela, kritikoen taldeak epaileari eskatu dio debekatu dezala ekitaldi hori egitea, kautela neurri gisa, haiek Batzar Nazionaleko kide izateko aukera galduko luketelako eta hortik 2023ko udal hauteskundeetako hautagaitzak aterako direlako. Baina epaileak ez du ontzat jo arrazoi hori.

«Alderdiaren proiektu politikoan lan egin nahi dugu, eta ez egunero azpijoko juridikoetan korapilatuta ibili», esan du Eva Blanco EAko idazkari nagusiak, epailearen erabakiaren berri izan eta gero. Duela bost urtetik gaur arte EA eskatzen ari dena «indartu du» epaiak, Blancoren arabera: «Egiten dugun guztia salatzeko epaitegira korrika joan beharrean, guri lan egiten uztea». Idazkari nagusiak erantsi du «nazkatuta» dagoela kritikoen «tranpa juridikoekin». Beraz, Eusko Alkartasunak bere XIV. Ezohiko Biltzar Nazionala egingo du, Bilbon, «legezko berme guztiekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.