Usansolorentzako legea aldatzea proposatu dute

Roberto Uriarte, Aitor Esteban eta Mertxe Aizpurua, Madrilen. BERRIA.
2023ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
MADRIL. «Orain arteko oztopoak gainditzeko» lege aldaketa bat proposatu dute Espainiako Kongresuan EAJk, EH Bilduk eta Unidas Podemosek. Mertxe Aizpuruak esan duenez, Usansoloko herritarrek (Bizkaia) egin duten eskaera aintzat hartzeko baino ez dute eskatzen. Bizkaiko Foru arauak errespetatzea galdegin dute, eta Espainiako Gobernuaren esku utzi dute erabakia. «Espero dugu usansolotarren borondatearen alde egitea».

Galdeketa egin zuten Usansolon. %81ek egin zuten Usansolo Galdakaotik bereiztearen alde. Bizkaiko Batzar Nagusiek iazko azaroan onartu zuten Usansolo Bizkaiko 113. udalerria izateko eskaera. Halere, hilabete geroago, Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri zion ebazpen horri, Usansolok ez zuelako gainditzen 5.000 biztanle.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.