ETAren aroaz eta geroaz jardungo dute astelehenean

2019ko urriaren 9a
00:00
Entzun
BILBO. Sabino Arana fundazioak ETAren amaieraren aurreko eta osteko aldiaz izeneko mintegi bat antolatu du datorren astelehenerako, hilaren 14rako, Bilbon. Asmoa da «iraganaren eta indarkeriaren inguruko gogoeta kritiko eta partekatua ahalbidetzea» eta, era berean, «orainaldiari eta geroaldiari bide ematea, oroimenarekiko bizikidetzan oinarri harturik».

Saioa 09:00etatik 13:00etara egingo dute, Sabino Arana fundazioaren egoitzan, eta hainbat lagun ariko dira hizlari: Juan Mari Uriarte Donostiako gotzain emeritua, Maixabel Lasa Eusko Jaurlaritzako Biktimei Arreta Egiteko Bulegoaren zuzendari ohi eta ETAk hildako Juan Mari Jauregiren alarguna, Carmen Torres idazle, kazetari eta ETAk hildako Jose Maria Portellen alarguna, Joaquin Gimenez Auzitegi Goreneko magistratu ohia, eta Edurne Portela idazlea. Politika, instituzio, gizarte, enpresa, sindikatu, hezkuntza eta eliza esparruetako zenbait ordezkari ere gonbidatu dituzte parte hartzera. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariak amaituko du saioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.