Koronabirusa

Urkullu: «Zero eta hamar artean, nire haserrea hamarrekoa da»

Lehendakariak beste bilera bat eskatu dio Espainiako Gobernuari COVID-19 funtsaren banaketa aztertzeko

Iñigo Urkullu lehendakaria pentsakor, diputazio iraunkorrean. JUANAN RUIZ / FOKU.
2020ko ekainaren 18a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Iñigo Urkulluk ez ditu gustuko Espainiako Gobernuak COVID-19 funtsa banatzeko ezarritako irizpideak, eta atzo oso grafikoki onartu zuen bere arrangura: «Zero eta hamar artean, nire haserrea hamarrekoa da». Espainiako Gobernuak 16.000 milioi euroko funts berezi bat sortu du bere menpeko erkidegoen gastu gehigarriak ordaintzeko, eta lehendakariak bilera bat eskatu dio «zorpetze ahalmena birkalkulatu» eta «Euskadiren defizit helburua handitu dezan, zergetan egon den jaitsiera konpentsatzeko».

Espainiako Gobernuak hiru multzotan banatu du funtsa. Multzoetako bat 5.000 milioikoa da, zerga bilketan egondako jaitsiera konpentsatzeko, eta EAE eta Nafarroa kanpoan geldituko dira zerga sistema propioa dutelako. Banaketa horrek Urkulluren kezka piztu du, eta, zehaztu zuenez, oraindik ez du Pedro Sanchez Espainiako presidentearen erantzunik jaso. «Kontzertu ekonomikoaren komisioaren presazko bilera bat eskatu dugu. Martxokoa bertan behera gelditu zen eta lehen seihilekoan egitea adostu genuen».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.