Sanchezen kontrako zentsura mozioaren eztabaida, gaurtik

Voxek Abascal aurkeztuko du hautagai gisara. Bozketa bihar egingo dute; PPk ez du esan zer bozkatuko duen.

Voxeko Garrigak defendatuko du bere alderdiaren mozioa. VICTOR LERENA / EFE.
2020ko urriaren 21a
00:00
Entzun
MADRIL. Koronabirusaren pandemiaren erdian, eta arrakastarako aukerarik gabe. Testuinguru horretan hasiko dira Espainiako Diputatuen Kongresuan Pedro Sanchez herrialdeko presidentearen aurkako zentsura mozioa eztabaidatzen, gaurko 09:00etan. Eskuin muturreko Voxek aurkeztu zuen, eta Santiago Abascal proposatuko du Sanchezen ordezko izateko; aldiz, Ignacio Garriga alderdiaren Kongresuko eledunak defendatuko du ultraeskuindarren mozioa, denbora tarterik gabe, eta haren ostean hitz egingo du Abascalek, bere programa aurkezteko. Frankismoaren ondorengo garaian izandako bosgarren zentsura mozioa izango da.

Sanchez bera arduratuko da Voxen buruzagiari erantzuteaz, aukera hori baliatu nahi baitu bere gobernuaren hilabeteotako kudeaketa goraipatu eta defendatzeko, eta, ziurrenik, datozen asteetarako neurri gehiago iragartzeko.

Abascalek soilik bere talde parlamentarioko 52 boto ditu ziurtatuta, egungo gobernuburua kargutik kentzeko beharrezkoak diren 176etatik urrun. Hortaz, ikusteko dago PP Alderdi Popularrak zer bozkatuko duen, Pablo Casadok atzo arte ez baitzuen pistarik eman; baiezkoa bozkatuta ere, mozioak ez du arrakastarako aukerarik, PPren 88 ordezkariak gehituta 36 boto gehiago beharko bailituzke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.