Hilaren 26an prostestara deitu du Eskubide Sozialen Gutunak

Soldata, pentsio eta gizarte laguntza duinak eskatuko dituzte, eta hegoaldeko hiriburuetan mobilizatuko dira

Eskubide Sozialen Gutuneko ordezkariak, atzo, Bilbon. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2022ko maiatzaren 5a
00:00
Entzun
BILBO. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak lau mobilizazio antolatu ditu oinarrizko lehengaien garestitzea salatzeko eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa eskatzeko. Mobilizazioak Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Iruñeanizango dira, hilaren 26an, eta, besteak beste, soldaten, pentsioen eta gizarte laguntzen eguneratze erreal bat aldarrikatuko dute. Arratsaldeko zazpietan abiatuko dira guztiak.

Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusiaren ondokoaren hitzetan, arazoa «aspalditik» dator: «Prezioen igoeraren jatorria Ukrainako gerran dagoela esaten digute, baina hori ez da egia. Sakoneko arazoa egiturazkoa da, eta aurreragotik dator». Amaia Muñoa ELAko idazkari nagusiaren albokoak ere bat egin du Arroyok esandakoarekin: «Egoerari buelta emateko mobilizatu behar dugu: soldatak, pentsioak eta gizarte prestazioak defendatzeko garaia da». Gutuna osatzen duten gizarte eragileak Bilbon bildu ziren atzo.

Deitzaileek sei eskakizun zehatzetan laburbildu dituzte aldarrikapenak: langileen erosahalmenari eusteko soldatak eta pentsioak KPI kontsumo prezioen indize errealaren igoeraren arabera eguneratzea; energiarako eskubidea bermatzea, zerbitzu publikoen defentsa, babes sistema hedatzea eta sakontzea, aberastasunaren banaketa bermatzeko zerga erreforma egitea eta burujabetzaren bidea urratzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.