Harremana normalizatu dute Israel eta Sudanek

2020ko urriaren 24a
00:00
Entzun
JERUSALEM. Arabiar Emirerri Batuekin eta Bahrainekin egin bezala, Israelek «harremanak normalizatzeko» ituna sinatu du Sudanekin.

Donald Trump AEBetako presidenteak eman zuen erabakiaren berri, atzo, eta Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak akordio «historikoa» dela azaldu zuen, beste herrialde musulman bat gehitu delako «bakearen zirkulura». Netanyahuk aurreratu zuen Israelgo ordezkaritza bat eta Sudango beste bat elkartuko direla «laster» bien arteko «elkarlana» zehazteko hainbat arlotan, «nekazaritza eta merkataritza barne».

Abdalla Hamdok Sudango lehen ministroak, berriz, eskerrak eman zizkien AEBei, herrialdea «terrorismoa» sustatzen duten estatuen zerrendatik kentzeagatik. Sudanentzat «onenak diren nazioarteko harremanak» lantzen ari dela adierazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.