«Mespretxuzko tratua» egotzi dio LABek Jaurlaritzari

2023ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BILBO. Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileak «mespretxuz tratatzea» leporatu dio LABek Eusko Jaurlaritzari. Salatu du langileek komunikabideen bitartez jakin dutela Osakidetzak sindikatuen enpresekin itundutako aurreakordioa onartu duela. LAB, UGT, CCOO eta ESK-k egin zuten aurreakordioa. LABek gaitzetsi du Gotzone Sagarduik esan izana Osakidetzak beharrezko lanak egin dituela gatazka amaitzeko; izan ere, sindikatuak dioenez, langileak «mespretxuz» tratatu ditu gatazka osoan, eta Osakidetza «eragile pasibo» izan da.

Bide beretik, azaldu dute «gaur egun langileek ez dituztela edukiak zehatz-mehatz ezagutzen». Adierazi dutenez, langileak bihar biltzera deitu ditu Eusko Jaurlaritzak, «proposatutako behin betiko testua ezagutzeko». Sindikatuaren iritziz, «argi» geratu da, esandakoak gorabehera Osakidetzak bazuela gatazka honetan zeresanik; hain zuzen ere, haren oniritzia beharrezkoa izan delako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.