Protestak Bolivian, bozen data mantentzea eskatzeko

Moralesen MAS alderdiaren gertuko taldeek egin dituzte mobilizazioak; 72 orduko epea eman dute

2020ko uztailaren 30a
00:00
Entzun
LA PAZ. Evo Morales Boliviako presidente ohiaren MAS alderdiaren gertuko taldeek protesta egin zuten herenegun, herrialdean irailean egitekoak ziren hauteskundeak mantentzea eskatzeko.

Iragarri zutenez, Hauteskunde Auzitegi Gorenak ez badu aurreikusitako data 72 orduko epean berrezartzen, greba orokor mugagabea egiteari eta errepideak blokeatzeari ekingo diote.

COB Boliviako Langileen Zentrala sindikatuak antolatu zuen mobilizazioa, eta xede nagusia boz eguna «errespetatzeko» eskatzea zela nabarmendu zuten; hain zuzen, urriaren 18ra atzeratu dituzte bozak, COVID-19 pandemiaren aitzakian.

Horrez gain, Juan Carlos Huarachi COBeko idazkari exekutiboak Boliviako Gobernuari egotzi dio koronabirusaren pandemiak eragindako osasun krisia; hots, herrialdean egun dagoen egoera:«Herrialdeko arazoa ez da koronabirusa: arazoa une egokian arretarik jarri ez zuen gobernu hau da».

Jeanine Añez Boliviako jarduneko presidenteak, berriz, protestak gaitzetsi zituen. Haren gobernuaren arabera, martxa «politikoa» izan zen, eta osasun publikoaren aurkako «atentatua». Horren harira, Yerko Nuñez ministroak fiskaltzari eskatu zion mobilizazioa antolatu zutenen aurkako neurriak hartzeko: «Hau egitea legez zigortuta dago».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.