Metroaren obrak gauez geldi ditzatela eskatu dute auzoek

Donostiako Amara Zaharreko etxeetan 30 eta 60 dezibel arteko zarata neurtu dute; gauez, 27 dezibel da muga

Obren zarata jasaten ari diren bizilagunetako batzuk, atzoko agerraldian. BERRIA.
2019ko martxoaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA.«Hainbat egunez lo egiten ez uztea eta 24 orduz izugarrizko zaratak jasan behar izatea tortura eta tratu txarrak dira». Irmo mintzatu ziren atzo Donostiako Amara Zaharra auzoko bizilagunak otsail amaieratik jasaten ari diren egoeraz: «zarata eta bibrazio jasangaitzak» egiten dituzte metroaren pasabidea lurpean egiteko obrek, baita gauez ere. «Ezinezkoa bihurtu zaigu etxean lo egitea eta gauez atseden hartzea», salatu zuten. Hala, udal ordenantzak betearazteko eta gauez lanak geldiarazteko eskatu zuten.

Lehen kexetatik hilabete igaro den honetan, bizilagunek salatu dute erakundeek ez dietela jaramonik egin. Asteon salaketa aurkeztu dute udalean, Jaurlaritzan eta Arartekoan, 180 lagunek babestuta. Azaldu dute udaltzainek 30 eta 60 dezibel arteko zarata neurtu dutela etxeetan, ordenantzak gauean 27 dezibeleko muga ezartzen duen arren. Burrunba etengabe hori osasunean eragiten ari zaiela berretsi dute: «Ugariak dira loaldiaren nahasmenak, nekeak, zefaleak, antsietate kasuak... Zenbaitek gaixo agiria eskatu behar izan dute».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.