Urkulluk «ahotsa eta erabakia» nahi ditu EBn

RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiak «beste gobernantza eredu bat» nahi du

2023ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
BILBON. RLEG Lege eskumenak dituzten Europako Eskualdeen Ekinaldiko kideak Bilbon elkartu dira, eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk «beste gobernantza eredu bat» eskatu du Europako Batasunerako, gaitasun legegilea duten eskualdeek eta nazioek «ahotsa eta erabakitzeko gaitasuna» izan dezaten. Europa «heterogeneoa eta askotarikoa» islatuko duten erabakitze organoak eskatu ditu EBn.

Jaurlaritza da RLEG ekinaldiko sustatzaile nagusia, eta, haren lehen batzarrean, Urkulluk «aitortza handiagoa» eskatu du lege eskumenak dituzten nazio eta eskualdeentzat. Bilboko RLEG Adierazpena onartu du batzarrak, eta Jaurlaritzak ez ezik, estaturik gabeko nazio eta eskualde hauek ere sinatu dute: Kataluniak, Korsikak, Flandriak, Sardiniak, Azoreek, Austria Behereak, Madeirak, Piamontek, Salzburgok, Tirolek, Valentziak eta Balear Uharteak. «Eskatzen dugu Europako gobernantzan rol berezi batekin aitor daitezela lege eskumenak dituzten eskualdeak eta nazionalitate konstituzionalak», adierazi du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.