Albistea entzun

Prekaritateak langileak hiltzen dituela salatu dute Bilbon

Sindikatuek manifestazioak egin dituzte Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Egunean
Lore eskaintza, hildako langileak omentzeko.
Lore eskaintza, hildako langileak omentzeko. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2022ko apirilak 29

BILBO. Prekaritateak langileak hiltzen dituela salatzeko Bilbon eta Iruñean manifestazioak egin zituzten atzo ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek, eta hildako langileak omendu zituzten, lore eskaintza banarekin.

Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko Egunean, sindikatuek azpimarratu zuten ezen, «murrizketen eta COVID-aren ondorioz lan jarduerak behera egin arren, Hego Euskal Herrian lan ezbeharren kopuruak goraka jarraitzen duela, modu kezkagarrian». Haien datuen arabera, 2021. urtean istripuen zenbatekoa %10,2 hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %16,7 Nafarroan.

Laneko gaixotasunei buruz, berriz, uste dute oraindik ere ez daudela behar bezala erregistratuta estatistika ofizialetan. ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde eta Hiruren arabera, mutualitateak eta enpresak dira egoera horren erantzule nagusiak, «baina erakundeek ez dute behar besteko kontrol eta neurririk hartzen».

CCOOk Bilbon langileekin eginiko batzarrean azpikontratazioa eta lan istripuak lotu zituen, eta esan zuen prebentzio legeak betearazteko enpresekin oso zorrotza izango dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Oiartzungo lan heriotza salatzeko elkarretaratzea, Larranben industriagunean. ©LAB

Oiartzungo lan heriotza salatu dute sindikatuek

Julen Otaegi Leonet

Administrazioari galdegin diote erantzukizuna hartzeko lan istripuen inguruan. Aurten 50 langile hil dira lanean ari zirela, sindikatuen arabera.

Altzairutegiak ere larri dabiltza ekoizpenari eusteko. Irudian, labe garai bat Duisburgen, Alemanian. ©FRIEDEMANN VOGEL /  EFE

Energia garestiak ekoizpena geldiaraziko du Europako bi galdategitan

Irune Lasa

Herbehereetako zink fundizio batek iragarri du irailean itzaliko dituela labeak. Eslovakiako Slovalco aluminio galdategiak gaur esan du produkzioa etengo duela. Energiaren erabileran oso intentsiboak diren lantegiak larri dabiltza Europan.

Arrantzale batzuk Getariako portuan, hegaluzea deskargatzen. ©GORKA RUBIO / FOKU

«Normaltasunera» itzuli da hegaluzearen arrantza sasoia

Jokin Sagarzazu

Aurtengo kuotaren %53 arrantzatu dute; iaz, abuztu hasieran amaitu zuten osorik. Garestiago saltzen ari dira Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan, eta baliteke kanpainak irail amaierara arte irautea

EBZko presidente Christine Lagarde, artxioko irudi batean. ©RONALD WITTEK / EFE

Euriborrak %1 gainditu du abuztuko lehen erdian

Xabier Martin

Hipoteken interesak finkatzeko erabiltzen den erreferentzia nagusia gora eta gora doa

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...