Frantziako Justizia ministroa inputatu dute auzitegiek
PARIS. CJR Errepublikako Justizia Auzitegiak atzo erabaki zuen Eric Dupond-Moretti Frantziako Justizia ministroa inputatzea, «interesen legez kanpoko gatazka» delituagatik. Epaileen arabera, nahikoa zantzu daude ministroari krimen hori egozteko; hau da, uste dute Dupond-Morettik bere postua erabili duela desadostasunak dituen epaile batzuekin kontuak garbitzeko —ministroa abokatua da ofizioz—.
Auzitegiaren erabakiaren berri izan eta gutxira, Jean Castex lehen ministroak garrantzia kendu nahi izan zion gertaturikoari, eta ohar baten bidez adierazi zuen «konfiantza berritu» diola Justizia ministroari. Dupond-Morettik, berriz, errugabea dela adierazi zuen.
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.