Hezkuntzako arauak, arintzear Iparraldean

2021eko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BAIONA. Intzidentzia tasa apaldu dela eta, COVID-19aren kontrako protokoloa bigarren mailatik lehenengora jaitsi zuen atzo Eric Spitz Pirinio Atlantikoetako prefetak. Hala, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako Lehen Hezkuntzako ikasleek ez dute ikastetxean maskara jantzi beharko.Bigarren Hezkuntzakoek, berriz, atxiki beharko dute.

Osasun ziurtagiria beharrezkoa ez den lekuetan ez da derrigorrezkoa izango maskara astelehenetik aitzinera, baina bai, aldiz, toki itxietan eta jendea pilatzen den lekuetan. Edukieretan ere izango dira aldaketak. Publikoa zutik dagoen kontzertuetan eta areto itxia duten dantzalekuetan edukiera %75era mugatuta izan dute orain arte, baina muga hori kendu egingo da.

Bestalde, atzotik hasita, osasun langileek hirugarren dosia jar dezakete. COVID-19aren probetan ere izango dira aldaketak, baina beranduago: urriaren 15etik aitzina medikuaren agiririk ez duten pazienteek PCR eta antigeno probak ordaindu beharko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.