Venezuelan hauteskundeak atzeratu dituzte

2018ko martxoaren 2a
00:00
Entzun
CARACAS. Joan den astean jakinarazitako irizpidearen aurka, Venezuelako CNE Hauteskunde Kontseilu Nazionalak erabaki du presidentetzarako bozak, parlamenturakoak eta udaletakoak egun berean egitea. Presidentetzarakoak datorren apirilaren 22an egitekoak zituzten, baina, atzo, CNEk erabaki zuen hauteskunde guztiak maiatzaren bigarren erdialdera atzeratzea. Egun zehatzik ez zuen jakinarazi.

CNEk iritzia aldatu du gobernuak eta hauteskundeetara aurkezteko asmoa duten oposizioko hautagaiek akordio bat sinatu ondoren. Henri Falcon AP Aurrerapen Progresista alderdiko buru eta Lara estatuko gobernadore ohia da ituna sinatu duen oposizioko lider nagusia. MUD Batasun Demokratikoaren Mahaiko kide zen AP, baina, orain, plataforma utzi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.