Puigdemont «bezain urruti» iristeko asmoa dauka Torrak

Kataluniako presidentea Bruselan elkartu da presidente kargugabetuarekin, urte politikoaren hasierarengatik.

Quim Torra eta Carles Puigdemont, atzo, Bruselan. STEPHANIE LECOCQ / EFE.
2018ko irailaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Quim Torra Kataluniako presidentea Bruselara joan zen atzo, urte politiko honetarako ildoak aurkezteko hitzaldia egin eta biharamunean. Junts Per Catalunyaren parlamentuko taldeak Belgikako hiriburuan egin zuen bilera, han baitago erbesteratuta Carles Puigdemont presidente kargugabetua. Torrak esan zuen Puigdemontek «bezain urruti» iritsi nahi duela prozesu independentistarekin, eta bezperako hitzaldian aurkeztutako planteamenduak berretsi zituen. «Nire muga parlamentuak esaten duena da». Espainiako Gobernuari berriro eskatu zion independentziari buruz galdetzeko erreferendum bat adosteko.

Puigdemontek eta Torrak Diadako mobilizazioetan parte hartzeko eskatu zieten herritarrei. Espainiako Gobernuak berriz ere Kataluniara polizia gehiago bidaltzea erabaki du, Diadan eraikin publikoak zaintzeko eta mossoei laguntzeko beharrezkoak direla argudiatuta. Istiluen aurkako unitateko 600 polizia bidaliko ditu, eta Katalunia uztekotan ziren guardia zibilei gelditzeko agindu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.