Milan Kundera idazleak txekiar nazionalitatea dauka ostegunetik

2019ko abenduaren 4a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
LITERATURA. Milan Kundera jaio zenean, 1929an, Brno hiria Txekoslovakia zen. Pragako Udaberriaren ostean, jazarria izan zen, eta, 1979an, txekoslovakiar nazionalitatea kendu zioten agintari komunistek. Ordurako, Frantzian bizi zen, eta 1981etik frantses nazionalitatea zeukan. Ostegunean, Izatearen arintasun jasanezina-ren egileak txekiar nazionalitate agiria jaso zuen, Txekiako enbaxadorearen eskutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA