EH Bilduren eredua aldarrikatu du Izagirrek

Juan Karlos Izagirre, atzo. BERRIA.
2018ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
ERRENTERIA. Errenterian egin du Juan Karlos Izagirrek EH Bilduren Gipuzkoako diputatugai nagusi modura jendaurreko aurreneko ekitaldia, eta Bilduk 2011tik hona egindako lana aldarrikatu du. «Autokritika asko egin dugu, eta zentzurik gabeko kritika asko entzun dugu, baina ziur egon zaitezte kudeatzenEH Bildu ez dela inor baino gutxiago. Egunero erakusten duzue zuen gaitasuna, baita une zailetan ere. Gauza asko ondo, oso ondo egin ditugu, eta egin ditugunak zintzotasunez egin ditugu, borondate onarekin eta konbentzituta herri hau modu ezberdinean eraiki daitekeela».

Herritarren egoerak kezkatzen duela adierazi du —soldatak, pentsioak, menpekotasunak, murrizketak, osasun arloak...—, eta prest azaldu da haiekin batera lan egiteko. «Izan dezagun konfiantza gure gaitasun eta indarretan. Egin dezagun lan etxean, lantokian, kalean, auzoan eta instituzioetan. Eskain diezaiogun gure bertsio onena herriari, eta egin dezagun lan herriarekin».

Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Maddalen Iriarte eta Pello Urizar legebiltzarkideak, Reyes Karrere Donostiako alkategaia eta EH Bilduko hainbat batzarkide, alkate eta zinegotzi ere izan dira ekitaldian, hainbat herritarrekin batera.

2011-2015eko legealdian Donostiako alkatea izan zen Izagirre, Bildu koaliziotik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.