Saharako Guardia Nazionaleko buru bat hil du Rabatek

2021eko apirilaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RABUNI. Mendebaldeko Saharako Guardia Nazionaleko buru Adah el-Bendir hil zuen atzo Marokoko armadak, Israelen droneen laguntzarekin. Hala salatu zuen Fronte Polisarioak komunikatu batean. Haren arabera, Tifarititik gertu dagoen Rouss Irni herrian hil zuten El-Bendir. Marokok ez zuen adierazpenik egin.

Polisarioak salatu zuen Israelek laguntza militarra eman diola Marokori sahararren aurkako borrokan, eta urrats hori eginda «etsai» bilakatu dela hura ere. «Israelen esku hartzea Aljeriari bidalitako mezu bat ere bada; izan ere, estatu judua aspaldidanik ari da haren mugetan bere presentzia areagotzen alor militarrean lan egiten duten hainbat enpresaren bitartez», ohartarazi zuen Polisarioak. Iazko urriaren 14an hautsi zen Marokoren eta Polisarioaren arteko su-etena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.