Albistea entzun

Catenak Osasunan jokatuko du, eta Traorek, Realean

Talde txuri-urdinak jakinarazi du Cecilia Marcosek beste bi urtez jarraituko duela klubean, 2025eko ekainera arte

Berria -

2023ko ekainak 10

FUTBOLA. Osasunak eman du datorren denboraldirako egin duen lehen fitxaketaren berri. Talde gorritxoan jokatuko du Alejandro Catena atzelariak. Rayon jokatu du orain arte, eta kontratua amaituta ailegatu da Iruñera. 2028ko ekainaren 30era arte da hitzarmena.

Rayorekin 71 partida jokatu ditu azken bi denboraldietan. Buruz ahalmen handiko jokalaria da, eta oldarkorra defentsako lanean. Pozik azaldu da Osasunara iristeagatik. «Uste dut antzekotasun handia dagoela Rayoren eta Osasunaren artean. Ilusioz nago lanean hasteko. Osasunak asko dauka, eta ni nire ekarpena egitera nator. Espero dut asko gozatzea».

Realean jokatuko du, berriz, Hamari Traorek. 31 urteko atzelaria da, eta eskuin hegalean aritzen da; Malin sortua da. Hain zuzen ere, Maliko selekzioko kapitaina da. Libre iritsiko da, Reensekin zuen kontratua amaitu eta gero. Europako txapelketetan eskarmentua du; izan ere, aurreko sasoian Txapeldunen Liga jokatu zuen, eta denboraldi honetan, Konferentzia liga. 2025eko ekainera arte sinatu du.

Bestalde, talde txuri-urdinak atzo jakinarazi zuen Cecilia Marcosek beste bi urterako luzatu duela kontratua: 2025eko ekainera arte, hain zuzen ere. Azken bi denboraldietan, bi lesio larri izan ditu: belaun bakoitzeko lotailu gurutzatua apurtu baitu. «Oso pozik nago, taldearen egunerokora itzultzeko irrikaz. Orain arte, lesioak tarteko, ezin izan dut nire onena eman. Baina hemen segitzeak izan nahi dudan jokalaria bihurtzen lagunduko dit».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, gaur, Gasteizen. ©Endika Portillo / Foku

Osasunak Mendizorrotzan aldatu du joera

Paulo Ostolaza

Arnaiz eta Budimir izan dira golegileak. Blancok bigarren zatiaren hasieran ikusitako txartel gorriak baldintzatu du neurketa.

Gebara, baloia babesten, Cadizeko San Emeterioren aurrean. ©ROMAN RIOS / EFE

Aldaketei neurria hartzen

Eñaut Agirrebengoa

Alaves eta Osasuna zutabe berriak finkatu eta jokoa findu nahian dabiltza. Gabeziak sumatu zaizkie, baina kimu berdeak ere agertu dira. Gaur derbia daukate, Gasteizen (16:15, Dazn).

Ordiziako jokalariak ostegunean egindako entrenamenduan. ©GOTZON ARANBURU / FOKU

Festa biribildu nahi dute

Iñaki Berastegi

Ordiziak gaur abiatuko du denboraldia, Pasek Belenosen aurka, Altamiran (12:00). Ligako kanporaketak jokatzea da taldearen helburu nagusia, klubaren 50. urteurrenean.

Realeko eta Athleticeko jokalariak lehian ©Gorka Rubio / Foku

Realak hobeto baliatu ditu bere aukerak derbian

Ainara Arratibel Gascon

Txuri-urdinek 3-0 hartu dute mendean Athletic, Le Normaden, Kuboren eta Oiartzabalen golei esker. Athletic ondo lehiatu da, baina ez ditu bere aukerak baliatu. Intentsitate eta erritmo bizikoa izan da norgehiagoka.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...