Positibo tasa pixka bat igo da Hegoaldean
GASTEIZ. Osakidetzak eta Osasunbideak 7.237 proba egin zituzten atzo Hego Euskal Herrian, eta 121ek eman zuten positibo. Bizkaian zenbatu zuten kasu gehien: 39. Araban, 17 izan ziren, eta Gipuzkoan, 30. Nafarroan 33 kasu atzeman zituzten. 69 lagun daude ospitaleetan, eta horietatik 36 ZIU zainketa intentsiboetako unitateetan.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.