Iran, Errusia eta Turkia Siriaz ariko dira irailaren 7an

2018ko abuztuaren 28a
00:00
Entzun
TEHERAN. Turkiako hedabideek atzo zabaldu zutenez, Hassan Rohani Irango presidentea, Vladimir Putin Errusiakoa eta Recep Tayyip Erdogan Turkiakoa irailaren 7an batzartuko dira Teheranen, Siria ipar-mendebaldeko Idlib probintziaren eta oro har Siriako gatazkaren geroaz eztabaidatzeko.

Egun berean mintzatu zen Siriaz Frantziako presidente Emmanuel Macron, eta adierazi zuen prest zegoela herrialdea bonbardatzeko eraso kimikoren bat izanez gero. Hain justu, Errusiako Defentsa Ministerioak iragan astean ohartarazi zuen matxino islamistak eraso kimiko bat prestatzen ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.