BILBO.36ko gerran hildako sei borrokalariren gorpuzkiak jaso zituzten atzo beren familiek, Gogora institutuak Bilbon antolaturiko ekitaldian. Zehazki, gorpuzkiak gudari hauenak dira: Patxi Jaka Bikandi, Jose Martin Arrieta Ikaran, Martin Fabo Colera, Ramon Crespo Ortiz, Fernando Lahera Urrutia, eta Inazio Lopetegi Oliden.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Beatriz Artolazabalek nabarmendu zuen gudariek «konpromiso handia» erakutsi zutela «askatasunaren, demokraziaren eta justizia sozialaren alde». Sinetsia dago premiazkoa dela haiek «gogoraraztea, ohoratzea eta haien duintasuna aldarrikatzea». Gainera, zehaztu zuen Jaurlaritzak «ez duela etsiko» oraindik aurkitu gabe diren gudari hilak identifikatu arte.
Atzokoa izan zen Artolazabalek sailburu gisa eginiko azken ekitaldia. Eskerrak eman zizkien gerraren biktimen senideei. «Giza eskubideen urraketa bidegabeen biktima guztiek transmititu didazue gorrotorik gabe bizitzen ikasteko lezioa».
36ko gerrako sei biktimaren gorpuzkiak, familien esku
Beatriz Artolazabalek esan du «ez dutela etsiko» aurkitu gabe segitzen duten borrokalari hilak identifikatu artean

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu