Osakidetzak ez du egin itxaron zerrendak murrizteko planik

Eusko Legebiltzarrak azaroan eskatu zion Osasun Sailari optimizazio plan bat egiteko, baina oraindik ez du egin

2023ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Osakidetzako itxaron zerrenda luzeen auzia hizpide izan zuten azaroaren 16an Eusko Legebiltzarrean, eta, orduan, «optimizazio plan bat» egiteko eskatu zion legebiltzarrak Osakidetzari, zerrenda horiek murrizteko, EAJren eta PSE-EEren ekimenez. Lau hilabeteren ostean, Osakidetzak ez du ondu oraindik plan hori. EAJk eta PSE-EEk atzoko osoko bilkuran jakinarazi dutenez, Osakidetzan lantalde espezifikoak eratu dira arazo horri heltzeko, baina plana ez da egin. Plan hori lantzeko eskatu diote berriro Osasun Sailari, eta puntu hauek jaostzeko, besteak beste, plan horretan: itxaron zerrenden poltsak espezialitate eta ospitaleen arabera zehazteko; ebakuntza gelen, giza baliabideen eta gaitasun kirurgikoaren eskaintza zehazteko ospitale eta espezialitate bakoitzeko; eta lehen mailako arretako eta osasun antolamenduko proba osagarri eskuragarrien zorroa berrikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.