22 lagun epaituko dituzte Maravillas gaztetxearen harira

2019ko otsailaren 12a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Maravillas gaztetxearen okupazioa dela eta, 22 lagun epaituko dituzte maiatzaren 9an Nafarroako Auzitegi Nagusian. Usurpatze delitu arina leporatzen diete Rozalejoko markesaren jauregia okupatzeagatik —Nafarroako Gobernuarena da—. Delitu arina leporatu dietenez, hiru eta sei hilabete arteko isuna ezarri ahalko diete.

Epaiketa sei foruzainen deklarazioekin hasiko da. Ondoren, auzipetuek galderei erantzungo diete, eta, azkenik, lekuko gisa deklaratuko dute Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta zerbitzu bereko hiru teknikarik.

Urtarrilaren 8an Polizia joan zenetik, hutsik eta hormatuta dago Rozalejoko jauregia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.