Humza Yousaf faborito SNPren primarioetan

2023ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
EDINBURGO. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren buruzagia aukeratzeko primarioetako bozketa epea ireki zuten atzo. Hiru hautagai daude lehian: Kate Forbes Eskoziako Finantza ministroa, Ash Regan Eskoziako Parlamentuko diputatua eta Humza Yousaf Osasun ministroa. Yousaf da faboritoa, besteak beste, alderdiko goi kargudunen babesa jaso baitu; Forbes izango du lehiakide nagusia, inkesta batzuen arabera, ezagunagoa baita eta ospe handiagoa baitu militanteen artean.

Bozketak bi aste iraungo du, eta irabazlea hilaren 27an jakinaraziko dute. Hark hartuko du Nicola Sturgeonen tokia Eskoziako lehen ministro karguan, eta, besteak beste, bigarren independentzia erreferenduma egiteko estrategia diseinatu beharko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.