Talibanek mugako bi hiri estrategiko hartu dituzte

2021eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
KABUL. Talibanek aurrera jarraitzen dute Afganistango armadaren aurkako erasoaldian. Herrialdearen mendebaldeko bi hiri eskuratu zituzten atzo: Iranekin mugan bata, eta Turkmenistanekin mugan bestea. Bi hiriak Afganistango merkataritza biderik garrantzitsuenaren parte dira, eta gobernuak diru sarrera handiak jasotzen ditu mugako igarobide horietatik. Talibanen esanetan, estatuko lur eremuaren %85 dute mendean.

Bestalde, atzo Etxe Zuriak jakinarazi zuen AEBetako tropen erretiratzea abuztuaren 31rako amaituko duela. Hamar egun aurreratu du iragarria zuen epemuga. Errusiak, berriz, jakinarazi du ez duela talibanen kontra esku hartuko gatazka Afganistandik kanpora hedatzen ez den artean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.