Koronabirusa

EAJk eta PSEk txertatze epeak baztertu dituzte

2021eko martxoaren 26a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Txertaketa plangintzan epe zehatzak ezartzearen aurka agertu da Eusko Legebiltzarra, EAJ eta PSE-EEren aurkako botoekin. EuskoJaurlaritzako alderdiek adierazi dute «ezinezkoa» dela epeak ezartzea, txertaketaren erritmoa heltzen den dosi kopuruaren araberakoa dela argudiatuta.

EH Bilduk egindako legez besteko proposamen bat izan da eztabaida mahaigaineratu duena. Alderdiak, bere proposamenean, eskatu du Jaurlaritzak kronograma bat egiteko, talde bakoitzak «aurreikuspenik txarrenean» txertoa zer astetan hartuko lukeen jakiteko. Izan ere, EH Bilduren ustez, Jaurlaritzak «planifikazio falta» du txertoen kudeaketan, eta oposizioko gainontzeko taldeek bat egin dute iritzi horrekin. Gehitu dute txertaketa kanpaina «motel» doala.

PP+Cs alderdiak oraindik txertatzeko dauden kolektiboentzako txertaketa plangintza ezartzeko eskatu dio, lehentasun irizpideak kontuan hartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.