Torraren aurkako zentsura mozio bat aurkeztu dute

2019ko urriaren 1a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
BARTZELONA. Ciutadans (C's) alderdiak Quim Torra Kataluniako presidentearen aurkako zentsura mozio bat erregistratu zuen atzo Kataluniako Parlamentuan. Iragan astean PPk proposatu zuen pauso hori ematea, baina C's-ek ezezkoa erantzun zion, «bideraezina» zela argudiatuta. Oraingoan, baina, alderdiak uste du «lerro gorri guztiak pasatuak» izan direla —atxiloturiko CDRei erreferentzia eginez—, eta horregatik eman du pausoa, Lorena Roldan alderdiaren parlamentuko eledunak atzo azaldu zuenez.

U-1eko sententziari begira, ANCk atzo jakinarazi zuen hiru martxa antolatuko dituela, hirurak Bartzelonan amaitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!