Hilaren 25ean, greba merkataritzan

2021eko ekainaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. ELAk eta LABek grebara deitu dituzte merkataritzako langileak ekainaren 25erako. Horren bidez, merkataritzako langileen «alarma gorriaren egoera» sozializatu nahi dute, sektorean erreferenteak diren enpresek enplegua suntsitzea eta lan baldintzak prekarizatzea erabaki dutelako.

Sindikatuek Euskal Herrian denda asko dituzten hiru taldetako egoera nabarmendu dute. H&Mri, Inditexi eta El Corte Inglesi egotzi diete irabazi handiei eustearren dendak ixtea eta lan taldeak txikitzea. «Inditexek, nahiz eta 3.800 milioi euroko irabazi garbia izan, azken lau hilabeteetan 23 denda itxi ditu Hego Euskal Herrian, eta, ondorioz, enplegua kendu eta lan baldintzak okertu ditu, langile askori lanaldia murriztuz».

H&Mn, berriz, langileek apirilaren 22an hasitako greba bukatu dute asteon, enpresarekin akordioa lortu ondoren. ELAk aldarrikatu du berak babestutako grebak eragin duela inor kalera ez joatea, baina kontakizun hori gezurtatu dute CCOOk eta UGTk, eta beren negoziazioen ondorio izan dela ziurtatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.