Espetxealdi iraunkorra, hilketa bat leporatuta

2023ko maiatzaren 24a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Arabako Probintzia Auzitegiak espetxealdi iraunkor berrikusgarria egotzi dio gazte bati, adiskide bat hiltzea leporatuta. Epaiaren arabera, gazteak biktima bazter utzitako eraikin batetik bota zuen aurrena, labanazeraso zion gero, eta harri batekin jo zuen ondorenean, hil zuen arte. 2020ko ekainean izan zen. 18 urte zituen gazteak orduan, eta lagunak, 20. Desgaitasun bat zuen biktimak, eta erasoa pairatu zuenean, gainera, drogak hartuta zegoen, eta, ondorioz, ez zen bere buruaren jabe. Epaiaren arabera, adiskidearen «babesgabetasun» egoeraz baliatu zen akusatua haren kontra egiteko; horregatik hilketa «aurrez pentsaturikoa» izan zela ebatzi dute. Herri epaimahai batek ebatzi zuen aurrena erruduna zela; orain zigorra ezarri diote.

Zigor horren ondorioz, akusatuak gutxienez 25 urte egin beharko ditu preso. Hilketaren delituaren ondoriozko zigorraz gain, beste hiru urteko bat jarri diote biktimari egindako lesioengatik, eta kalte ordain bat ere pagatu beharko dio haren sendiari. Fiskaltzak eta salaketa partikularrak, biek eskatu zuten espetxealdi iraunkor berrikusgarria gaztearentzat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.