Eusko Jaurlaritza Ertzainen protesta ikertzen ari da

2023ko ekainaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat zabaldu du, aztertzeko ostegunean Eusko Legebiltzarreko atarian zenbait ertzainek eginiko elkarretaratzean «ordenamendu juridikoaren aurkako jokabideak» egon ote ziren. Horren «susmo sendoak» dituztela esan du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: diziplina araudia edo herritarren segurtasunekoa urratu zutela. Protesta horretan, tranbiaren zirkulazioa eten zuten poliziek.

Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, sindikatuetatik kanpo antolatutako ertzainen mugimenduaz galdetu dio Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak Erkorekari. Arzuagak «kezka» agertu du mugimendu horren inguruan, eta salatu du «joko arau guztiak hausten» ari direla eta «bide parapolizial» bat hartzen ari direla. Hori horrela, pozik agertu da espedientea zabaldu dutela jakitean.

Erkorekak azaldu du «informazio osoa biltzen» ari direla «prozedurak tramitatzeko eta erantzukizunak kitatzeko», hala badagokio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.