Gernikak eta Araskik balentria egin dute

2022ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. Etenaren ostean, atzo itzuli zen Espainiako Ohorezko Maila. Bertan ezustea eman zuten Araskik eta Gernikak. Bizkaitarrek Perfumerias Avenida hartu zuten mendean Malosten: 62-60. Araskiren balentria are handiagoa izan zen. Izan ere, Gironaren pistan irabazi zuen: 62-64. Bai Perfumerias Avenida, baita Girona ere ligako talde indartsuenak izan dira aspalditik. Jardunaldia, ordea, ez zen biribila izan. Izan ere, IDK-k galdu egin zuen etxean, Ensinoren kontra, bederatzi punturen aldeaz: 60-69. Araski atzetik aurrera eginda irabazi zuen. Gernika, berriz, uste baino estuago. Izan ere, azken laurdenari11 punturen aldearekin ekin zion: 48-37.

Bestalde, Baskoniak beste garaipen bat lortu du Euroligan. Joan PeƱarroyaren taldeak78-62 irabazi zion atzo Milani. Atsedenaldirako, bederatzi punturen errenta zuten: 54-45. Hala, sailkapenaren goialdean jarraitzen du, sei partida irabazita eta bost galduta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.