AirBnB eta Uber BEZaz arduratzea nahi du Bruselak

2022ko abenduaren 9a
00:00
Entzun
BRUSELA.Paolo Gentiloni Europako Batzordeko Ekonomia komisarioaren ustez, balio erantsiaren gaineko zergaren egungo araudiarekin plataforma bidez kontratatzen diren iraupen motzeko establezimendu turistiko askotan eta bidaiari garraioan egindako transakzio askotan ez da BEZ zergarik biltzen, eta hori ez da bidezkoa zerbitzu horien ohiko hornitzaileentzat, hala nola hotelentzat eta taxientzat. Horregatik, Europako Batzordeak proposatu du AirBnB edota Uber plataformen operadorea arduratzea BEZa biltzeaz eta igortzeaz, zerbitzuaren emaileak zergarekiko lan hori betetzen ez duenean. Bruselaren arabera, egun, nahiz eta horren ardura izan, etxebizitza turistikoen jabe eta Uberreko gidari askok ez dute betetzen BEZa biltzeko eta igortzeko betebeharra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.