Italian gobernu krisia eragin dute koaliziokideek

2020ko otsailaren 15a
00:00
Entzun
ERROMA. Giuseppe Conte Italiako lehen ministroari kolokan jarri zaio bere gobernuaren egonkortasuna. Matteo Renzik asteak daramatza haserre 5 Izar Mugimenduak (M5S) sustatu nahi zuen erreforma judizialarekin, eta atzo bere alderdiaren bi ministroei agindu zien gobernuaren bilera boikotatzeko, aurrez gobernuak baiezkoa eman ziolako erreforma horri.

Horren ostean, Luigi Di Maio Atzerri ministroak —M5Skoa— gaur gobernuaren aurka protestatzeko deia egin zien herritarrei, «legeak bertan behera utzi» nahi dituztela salatzeko. Renzik mehatxu egin du Justizia ministroaren —M5Skoa hura ere— kontrako zentsura mozio bat aurkeztearekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.