Karabanako 98 iheslari deportatu ditu Mexikok

Iheslariak, Tijuanan. DAVID GUZMAN /EFE.
2018ko azaroaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TIJUANA. Mexikoko Migrazio Nazionalerako Institutuak jakinarazi duenez, gobernuak karabanako 98 iheslari deportatu zituen atzo, igandean mugan izandako istiluen ostean. Deportatuetako gehienak hondurastarrak dira. Migrazio legeak urratu izana leporatu diete iheslariei.

Tijuanan 7.000 iheslari daude jasa, eta horietako batzuk, 500 inguru, mugara gerturatu ziren igandean, hesia saltatzeko asmoz. Han, Mexikoko poliziaren hesiarekin egin zuten topo.AEBetako armadak, berriz, negarra eragiteko gasa eta gomazko pilotak jaurti zizkien. Hainbat lagun zauritu ziren; tartean, haurrak. San Ysidroko pasabidea lau orduz itxi zuten.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak, berriz, migratzaileak euren jatorrizko herrialdeetara itzultzeko eskatu dio Mexikori. Horretarako «beharrezkoa den guztia egiteko» eskatu dio, argudiatuz iheslarietako asko «benetako kriminalak» direla. Muga modu iraunkorrean ixteko mehatxua ere egin du Trumpek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.