Gaur epaituko dute Majarenasen bikotekide ohia

Donostiako martxa. IDOIA ZABALETA / FOKU.
2019ko irailaren 10a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
DONOSTIA. Sara Majarenasen eta haren alabaren erasotzailearen aurkako epaiketari ekingo diote gaur, Valentziako probintzia auzitegian (Herrialde Katalanak). 30 urteko espetxe zigorra eskatu dute fiskalak eta akusazio partikularrak. Majarenas preso zegoen biartean, 2017ko urtarrilean, bikotekide ohia 2 urteko alaba Izar hiltzen saiatu zen, labankadaz. Espetxean egon ostean, epaileak baldintzapean aske utzi zuen, otsailaren 15ean.

Majarenasi eta haren alabari sostengua adierazteko manifestazioa egin zuten igandean, Donostian. Justizia hau ez da gurea. Sara eta Izarrekin, elkartasuna lelopean, ehunka lagun elkartu ziren mobilizazioan. Kontxi Ibarrondo Majarenasen amak, besteak beste, azaldu zuen ez dutela «askorik espero» auzitegietatik, eta manifestazioaren antolatzaileek ere bat egin zuten hark esandakoarekin. Prebentzioa ere izan zuten gogoan; izan ere, jakinarazi zuten Hego Euskal Herrian 4.869 emakume daudela neurri judizialen pean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.