NATOk Errusiari esan dio ezin diola Ukrainari betorik jarri

Stoltenberg idazkari nagusiak dio «estandar batzuk» betetzen dituenean bihurtuko dela Kiev aliantzako kide

2021eko abenduaren 2a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
RIGA. Ukraina NATOko kide bihurtzen baldin bada, Errusiak ez du «inolako» beto eskubiderik izango. Hori adierazi zion aliantza militarreko idazkari nagusi Jens Stoltenbergek Moskuri. «Errusiak ez du zer esanik, eta ez du eskubiderik bere bizilagunak kontrolatzen ahalegintzeko», esan zuen, NATOko kide diren estatuetako atzerri ministroek bi egunez Rigan egin duten bilera amaitzeko agerraldian.

Stoltenbergek nabarmendu zuen herrialde «burujabea eta independentea» dela Ukraina, baina aliantzako kideei dagokiela hura NATOko kide bihurtzea. «30 aliatuek erabakiko dute». Iruditzen zaio horretarako «estandar batzuk» bete beharko dituela Ukrainak. Stoltenbergen esanetan, bide horretan «ustelkeriaren kontrako borrokan» laguntza ematen ari zaio aliantza Kievi. Ukrainako Atzerri ministro Dmitro Kulebak atzo esan zuenez, «saihetsezina» da Ukraina NATOn sartzea.

Horrekin lotuta, Bielorrusiako presidente Aleksandr Lukaxenkok herenegunadierazi zuen Krimea Errusia dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.