Espainiak 10.000 milioiko funts bat sortuko du

2020ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Espainiako Gobernuak 10.000 milioi euroko funts bat sortuko du gaur, errentagarriak izan arren koronabirusaren ondorioz larri dabiltzan enpresei laguntzeko. Diru horrekin, enpresa horien akzioak edo zorra erosiko du, edo behar duten beste laguntza bat emango die. Enpresek beraiek eskatu beharko dute laguntza, «eta soilik beste irtenbide bat ikusten ez badute».

Ministroen Kontseilu berezia egingo du gaur Espainiako Gobernuak. Hor ditu onartzekoak autoak erosteko laguntza berriak, baita enpresei 40.000 milioi gehiago ematea bermetan.

Gainera, gaur du sinatzekoa «ekonomia suspertzeko eta enpleguaren aldeko» itun bat, CEOE patronalarekin eta CCOO eta UGT sindikatuekin. Akordio orokor bat izango da, haren barruan neurri zehatzagoak negoziatu ahal izateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.