Noiz sortua: 2019-04-25 00:30:00

Andoni Goikoetxea atxilotu dute, espetxe zigorra bete dezan

Auzitegi Nazionalak zazpi urteko kartzela ezarri dio, eta Guardia Zibilak atzeman du, Ibarran; apirilean epaitu dute

Berria -

2019ko apirilak 25

IBARRA. Guardia Zibilak Andoni Goikoetxea atxilotu du Ibarran (Gipuzkoa), Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarri dion zazpi urteko kartzela zigorra bete dezan. Apirilaren 9an epaitu zuten Gazteluko bizilaguna, ETArekin lotuta, eta epaiaren zain zegoen. Atxilotua zela berak etxera deituta jakin dute sendiak eta abokatuak zein zen atxiloketaren arrazoia. Atzo arratsean Madrilera bidean zeramaten, kartzelan sartzeko.

Tolosaldeko Ataria-k jakinarazi duenez, hainbat lagunek atzo, 15:30 aldera, Ibarran, Guardia Zibilaren kontrol batean ikusi zuten Goikoetxea, Apatta industrialdean, eta ustez atxilotzen ari ziren. Sendiak eta lagunek Guardia Zibilaren Tolosako kuartelera jo zuten, baina ez zieten berririk eman. Donostiako komandantziara deitu zuten ondoren, eta han baieztatu zieten atxiloketa, 17:45 aldera.

Epaiketan, fiskaltzak bederatzi urteko espetxea eskatu zuen, eta AVTk, hamarrekoa.

ETAko kide izatea egotzita, 2013an atxilotu egin zuten. Frantzian zazpi urteko espetxe zigorra bete ostean, 2017ko azaroan aske geratu zen.

Sortuk atxiloketa salatu du. «Hemen batzuek interes handiegia dute herri honek aurrera egin ez dezan, iraganera kateatzen saiatzen baitira. Bakean eta bizikidetzan oinarritutako agertoki bat irrikaz desio du Euskal Herriak, eta ezinbestekoa da kartzelak hustea».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Ekainaren 2an eguneratua, 19:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan bi lagun hil dira COVID-19 gaitzaren eraginez. Bost positibo atzeman dituzte PCR probekin, eta lau gaixo ospitaleratu dituzte. Euskal Herrian 29.406 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.068 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Bidaiariei tenperatura kontrolatzen, izurriak gogor kolpaturiko Italiako iparraldean, Milango geltoki nagusian. ©MOURAD BALTI TOUATI / EFE

Astelehenetik aitzinera Hego Euskal Herrian libre mugitzeko aukera izango dela espero du Urkulluk

Berria

Euskadi Irratian egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, Pedro Sanchezi hala ulertu zion atzo Urkulluk. Salvador Illa Espainiako Osasun ministroak, ordea, atzo erran zuen hirugarren fasea bukatu arte ezingo dela autonomia erkidego batetik bertzera bidaiatu. 

Heriotza kopurua asteka, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. ©INE

Izurriak eragindako heriotzen kurba ikusgai

Edu Lartzanguren

Espainiako Estatistika Institutuak grafiko bat argitaratu du, erakusteko izurriak nola eragin duen heriotza tasan.

Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, apirilean. ©/ Irekia

Urkulluk «elkartasuna» eskatu die langile publikoei, soldata «bermatua» dutelako

Jon O. Urain

Jaurlaritzako lehendakariak oharra egin dio Pedro Sanchezi: «Konpromiso bat du inbestidura bideratu zioten alderdiekin, eta horri muzin egiten badio berak jakingo du zer arrisku hartzen duen».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna