Doumako eraso kimikoa ikertuko dute OPCWko kideek

Errusiako eta Siriako gobernuek arma kimikoen erabilera ikertzeko eskaria egin dute azken egunetan

2018ko apirilaren 11
00:00
Entzun
DAMASKO. Iragan larunbatean Siriako Douma hirian egindako eraso kimikoa aztertzeko konpromisoa hartu du OPCW Arma Kimikoak Debekatzeko Erakundeak. Hala, datozen egunetan begiraleak bidaliko ditu erasoa gertatu zen lekura. Erakundeak Siriako Gobernuari eskatu dio «beharrezko dena» egin dezala bere begiraleek egoki lan egin dezaten. Halaber, OPCWk dio ikerketa egiteko asmoak bat egiten duela Siriak eta Errusiak erasoa argitzeko eskatu izanarekin.

Bestalde, Siriako Gobernuaren indarrak AEBen balizko eraso bati aurre egiteko prestatzen hasi dira. Donald Trump AEBetako presidenteak atzo adierazi duen «behartuta» dagoela larunbateko erasoari erantzuna ematera, eta laster jakinaraziko duela hartu beharreko neurrian inguruko erabakia. Horretarako, 24 eta 48 ordu arteko epea ezarri zuen astelehenean.

Hori dela eta, Ameriketako Goi Bilerara ez joatea erabaki du, «Siriako egoeran zentratzeko».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.