Hong Kongeko bozak urtebete atzeratu dituzte

2020ko abuztuaren 1a
00:00
Entzun
HONG KONG. Hong Kongen datorren irailaren 6an ziren egitekoak Kontseilu Legegilerako hauteskundeak, baina Carrie Lam gobernuburuak atzo jakinarazi zuen egun hori urtebete atzeratuko dutela, koronabirusaren pandemia «kontrolatu beharra» dagoela argudiatuta. Hortaz, bozak 2021eko irailaren 5ean egingo dituzte: «Zazpi hilabeteotan hartu dudan erabakirik zailena izan da», Lameren arabera.

Azken astean, Hong Kongen ehun positibo baino gehiago izan dituzte egunero: «Erabakia beharrezkoa da osasun publikoa eta jendearen bizitzak babesteko», justifikatu zuen eskualde administratiboko gobernuburuak. «Demokraziaren aldeko» mugimenduaren iritziz,erabakia mugimenduaren garaipena eragozteko hartu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.